Andere



KLEOPATRA

1.- Alde onak: Liburu entretenigarria da, umore onekoa, ironia bat edo beste ere agertzen da. Eta zin egiten dut nahi izanez gero barre egiteko modukoa dela eta nerabe askok Kleopatran oso liburu dibertigarria topatuko dutela. Umorerik ganberroena jorratzen zuen hala-moduzko eleberri beltza. Pertsonaia xelebreak, egoera irrigarriak eta bazterrik kutreenak, ondo pasa nahi duen irakurlearentzat, horixe baita liburu honek eskatzen duen irakurlea, gehiagorako barik. Eredu klasikoaren ezaugarri topikoak erabiltzen dira, era exajeratuan, istorio barregarri bat kontatzeko. Barre egiteko liburua da, bere mailan trebetasun handiz eta estiloari muzin egin gabe idatzita. 

2.- Alde txarrak: Eleberri beltza eta umorea nahasteko kontua ez da gaurkoa. Izan ere genero honek oinarri-oinarrian duen eginbeharrik nagusietarikoa, hots gizarte salaketa, behin genero bezala kontsolidatu delarik, aurrera eramateko modu eraginkorragoa da, seguruenik, umorearekin, ironiarekin nahastearena. Han-hemenka ahalegin txikiak nabaritzen dira, apunte batzuk, garatu gabeak, baina oro har esango nuke ezetz; ez zela hori bere nahia, eta baldin bazen, ez duela lortu ebatzi beharko genuke. 

3-Nire iritzi pertsonala:

 Mota honetako liburuak, detektibe nobelak, ez zaizkit asko gustatzen, baina hau umore berezia duenez dibertigarria eta alaia iruditu zait. Irakurtzean ez zait asko kostatu liburu hau ulertzea, baina batzuetan denbora etenak gertatzen dira eta atal hauetan galdu ahal zara. Orokorrean libua hau nire gustukoa dela esan ahal dut.

  


Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: