Andere



Ahots Bilduma

                                                                                                                                       1-02-07

Kaixo!!

Zelan zaude? Ni ondo nago. Zenbait ordu eman ditut nire logelan euskarazko liburu bat irakurtzen, baina oraintxe amaitu dut eta gutun hau hasi naiz idazten. Liburu hau arraroa da, zeren eta gai ezezagun bat ukitzen du, eskizofrenia. Ipuin honek kontatzen du nola den bizitza zoro-etxe batean, baina diferentzia batekin liburu hau zoro baten ikuspuntutik kontatuta dagoela. Dibertigarria da batzuetan baina bestelakoetan benetan zaila da ulertzen. Nik uste dut zure gustuko liburua izango dela, benetan farre egitekoa. Historiaren laburpen bat edo kontatuko dizut.

Txikia zenean Estepani, liburuaren narratzailea eta protagonista, moxal bat oparitzen diote eta honek hiru hilabete pasa ondoren hanka bat apurtzen du eta Estepanen aitak hil egiten du moxala. Estepanek bere aita hil egiten du, nire ustez bere moxala maitia hil zuelako, eta urte batzuk pasa ondoren ama ere bai. Ez pentsa nire euskarazko irakaslea (berak bidali digu liburu hau) ero edo arraroa denik, normal-normala da, benetan. Aitarena istripu bat dela esaten du baina amarena berak hil zuela azkenean jakiten da eta zoro-etxe batera eramaten dute. Han lagun batzuk ezagutzen ditu, Manuel algaraka beti dabilen zoro bat eta Marisa, txikitatik han zegoen emakumea ez oso polita eta mugitzeko arazo batzuk zituena. Han Estepani eskizofrenia (eskizofrenia ahots batzuk entzutea da, uste dut badakizula zer den baina beno) sendatzeko tratamenduak egiten zizkioten baina zelako tratamenduak elektro shocka eta guzti! Bere gelakidea, Manuel, ere hiltzen du, elektro shock sesio batek baba-baba eginda uzten du eta honen ondoren Estepan hiltzen du honek ez sufritzeko. Matxinada baten buruzagi bihurtzen da Estepan, matxinada hau mediku jaunaren kontrakoa zen. Baino arazo bat zegoen, Asierrek, edatea gustatzen zitzaion zoro bat ere buruzagi izan nahi zuen eta hil egin behar zuen. Matxinadarena eta Asierren hilketa eskizofreniaren ondorioz entzuten zituen ahotsen eraginez egiten zuen. Matxinada hasi eta Asierren bila joan zen, hau hil ondoren Marisa agertu eta berari ere hil zuen. Horrela kontatuta liburu hau arraro samarra dela pentsatuko duzu, baina ez pentsa. Beno amaieran bi hauek hil osten polizia zetorrela konturatu zen eta erizain baten alkandora eta prakak jantzi eta kalera irten zen. Horrela poliziak medikutzat hartu zuten. Mediku jauna leloturik utzi zuten elektro shocka sesio baten ostean.

Zer gustatu zaizu? Niri bai, ez pentsa ero-edo nagoenik baina benetan ipuin polita iruditu zait, entretenigarria eta desberdina. Umore zatiak ugariak dira eta istorioaren mamia interesgarria. Zer, irakurtzeko gogoak ezta? Ba, Ahots Bildua du izenburu (oso izenburu aproposa) eta idazlea Gonzalo Etxeguen da. Aprobetxatu eta erosi, neska. Beno, mesedez idatzi lehen bai lehen eta esan zer iruditu zaizun liburua.

                                     MUXU ASKO!

                                               Zure lagun mina: 

                                                   ANDERE


Trackbacks & Pingbacks

Comentarios

  1. * toto says:

    beno, nik orain dela gutxi euskara ikasten hasi naiz eta interneten zerbait irakurtzeko bilatzen ari naiz eta zure iskribua aurkitu dut. Interesgarria iruditzen zait baina benetan, luburu hori oso arraroa da eta ez dut uste libururik egokiena dela mundu honetarako, politiko askok zoroak egiten zuena egiten saiatu ahal izango luke eta nola bukatuko dugu besteok.

    ez dakit ondo ulertuko didazu ondo idatzita dagonik ez dakidalako.

    Agur majua eta barkaidazu molestatu bazaitut

    Publicado 9 years, 1 month ago


Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: