Andere



NIRE LOGELA

Nire logela ez da oso handia ezta oso txikia ere. Sartzean, eskumaldean, ikasteko mahai zuri, handi bat dauka aulki txiki batekin eta honen gainean bi apal, liburuz beteta. Kortxo bat daukat argazkiak,klaseko ordutegia eta abar dauzkadana. Minikatea ere badut apal batean. Nire logelak terrazara ematen du eta ezker-eskuin ate batez zabaltzen da, kristalera baten antzera. Ezkerraldean litera bat dauka, zurezkoa, edredoi koloretsuez estalita, goiko ohean bi burko dauzkat bata urdina eta bestea pistatxo koloretsua, txakurtxo txiki bat ere badauka Londresen erositakoa. Litera hauen azpian kaxoi hiru daude, non zapatak eta eskiatzeko gauzak gordetzen ditudan. Ate pareko horman sartuta zurezko armairu bat daukat eta bertan arropa guztia gordetzen dut. Sabai  zuri bat dut eta lanpara zuri bat ere dut hiru foko dituena. Azkenik horma berde-nabar koloreaz margotuta dut.


Deja un comentario